Arroka bolkaniko
Itxura
Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, sumendietatik atera eta ur azpian edo lur gainazalean laba hozterakoan sortutako arroka igneoak dira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arroka bolkanikoek, testura porfirikoa izaten dute, fenokristalak pikor oso fineko ore batez inguraturik, oro har, mikroskopikoa. Sarritan, ezaugarri bezala, beira (formarik gabeko materia) izaten dute, euren hoztea oso azkarra delako. Oso ohikoak dira fluido ehundurak eta gas ihesaren ondorioz sortutako burbuilak.
Arroka bolkanikoak, laba koladak eratuz kristalizatzen dira (laba-laster solidotuak) edo piroklastoak, arroka hauek, silize, gas eta beste fluido batzuen kopuru txikia duten magma basikoetatik datoz.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Basaltoa: Arroka bolkaniko ugariena da. SiO2 kopuru oso baxua du eta beraz magnesio eta burdin ugari dauka. Kolore iluna dauka.
- Erriolita: Arroka bolkaniko honek SiO2 ugari du eta beraz magnesio eta burdin gutxi. Kolore argia izan ohi du horregatik.
- Andesitak eta Dazitak tarteko proportzioak dituzte.
- Pumita: Gas kopuru handia duen laba bapatean hozterakoan sortzen da. Aire burbuilak barnean harrapatuak gelditzen dira eta oso dentsitate baxuko arroka sortzen da.